Barakaldoko (Bizkaia) banku baten atarian bi gizonezko atxilotu zituen atzo Ertzaintzak, azkenaldian Nafarroan izan diren zenbait banku lapurretatan parte hartzea egotzita. Ertzaintzaren arabera, atzeman zituztenean bankuan sartzear ziren, "lapurretan egitera". 33 urteko JC.R.L.eta 49 urteko E.A.E. dira atxilotuak, eta arma laburrak eta egiazko munizioa zeramaten Ertzaintzaren arabera.
Foruzaingoa eta Ertzxaintza elkarlanean aritu dira banku lapurretan gai horretan, eta foruzainek helarazitako deskripzioa aintzat hartuta atxilotu zituzten atzo bi lagun horiek.
Gizartea
Bankuetan lapurretak egitea egotzita bi lagun atxilotu dituzte Barakaldon
Atzeman zituztenean banku batean sartzear zirela dio Ertzaintzak. Foruzaingoarekin elkarlanean egin dituzte atxiloketak, Nafarroako hainbat lapurreta leporatzen baitizkiete. 49 eta 33 urteko bi gizonezko dira atxilotuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu