Floren Luki Nafarroa Bai koalizioko Barañaingo zinegotziak postua utziko duela jakinarazi du gaur, "familia eta lan arrazoiengatik". 2007ko ekainean alkate izendatu zuten, NaBaik PSNren botoak jasota -UPN izan zen bozkatuena Barañainen-. Iazko apirilean, ordea, PSNk eta UPNk bat egin eta Luki kendu egin zuten alkatetzatik, zentsura mozio bidez.
Une pertsonal "zailean" dagoela adierazi du. "Langabezian nago, inolako diru laguntzarik gabe eta lana aurkitzeko zailtasun handiekin. Alaba bat dut, bigarrena jaiotzear dago, eta bikotekidearen lan egoera ere egonkortasunik gabea da".
Herritarrei laguntzeko, bere arazoak konponduta egotea beharrezkoa dela iritzi dio, eta horregatik "denbora hartuko" duela. Udalean egindako lanarekin "gustura" agertu da eta NaBai (EA, Aralar, EAJ, Batzarre) eta bestelako taldeekin harremanetan jarraitzeko nahia berretsi du.
Politika
Barañaingo alkate ohiak Nafarroa Baiko zinegotzi izateari utzi dio
Familia eta lan arrazoiak erabili ditu Floren Lukik postua lagatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu