Gaztetxeak

Barañaingo gaztetxea okupatu dute gazteek

Gaur eguerdiko hamabietan apirilaren 20an Udaltzaingoak eta Guardia Zibilak itxitako Gastetxean sartu dira Barañaingo gazteak. Hogei bat minutura herriko alkate Josu Senosian joan da bertara Aralarreko eta EBko zinegotzi banarekin. Gazteek lokal bat eskatu diete, lehengo Gaztetxea ez bada beste bat. Alkateak handik ateratzeko esan die, konponbide batera iritsiko direla argudiatuz, baina gazteak bertan geratu dira, Gaztetxea egun batean kendu zietela eta egun batean beste bat aurkitzeko esanez. Gazteak gaztetxean daude, negoziaketek ekarriko dutenari so.

2004ko ekainaren 12a
18:04
Entzun
100 bat gazte sartu dira Gaztetxean. Haitetako bi bidoi batean kateatu dira, eta beste bat lehioan. Hasieran polizia joan da gazteak desalojatzeko asmotan. Gazteek polizia han dagoen bitartean ez dutela negoziatuko azpimarratu dute, eta orduan alkateak polizia bidali egin du.

Herrian badela gazteentzat leku bat esan die alkateak —enpresa pribatu batek kudeatzen du—. Gazteek ez dutela lokal hori nahi esan diete, beraiek kudeatutako lokal bat nahi dutela.

Negoziaketak ez dira amaitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.