Barajasko hegazkin istripua argitzeko ikerketa taldeak lehen txostena kaleratu du
Joan den abuztuaren 20an Madrilgo (Espainia) Barajasko aireportuan izan zen hegazkin istripua ikertzen ari den taldeak lehenondorioak kaleratu ditu. Hegazkina aireratzeko unean ez zen inolako alarma deirik jaso, txostenak jasotzen duenez. Lehen txostenak ez die aholkurik eman ez administrazioei, ez agintariei. Ikerketak zabalik jarraitzen duela eta etorkizunean alda litekeela jakinarazi dute batzordeko kideek. Abiazio Komertzialeko Pilotuen Elkargo Ofizialeko kide Felipe Laordenen ustez, txostena aztertuta, hegazkinean akats elektriko bat gertatu zela susma liteke. Pilotuek normalean egin behar dituzten lanak ondo bete zituztela uste du, beraz, Laordenek. Istripuan 154 lagun hil ziren, haien artean bost euskal herritar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu