Ezbeharra

Barakaldoko gizonezko bat hilda topatu dute Espainian, itsasoan

Islares (Kantabria) herriaren inguruan arrantzan ari zela, itsasora erori da gaur goizean. 58 urte zeuzkan.

2007ko ekainaren 19a
17:38
Entzun
Islares (Kantabria, Espainia) herriko Los Najos zonaldean goiz honetan itsasora erori den bizkaitar arrantzale baten gorpua aurkitu dute gaur Itsas Salbamenduko langileek, Kantabriako kostaldetik bi miliara, Espainiako Gobernuko Kantabriako Ordezkaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

Hildakoa Barakaldokoa da, 58 urteko gizonezkoa, eta haren desagerpena goizaldeko laurak aldera jakinarazi dute. Itsasora erori denean, arrantzan zegoen.

Arrantzalearen seme batek ohartarazi du 112 zerbitzua. Guardia Zibilak gizonaren ibilgailua, kanaberak eta ekipoa aurkitu ditu aipaturiko zonaldean, eta goizeko lehen orduan hasi dute bilaketa, Itsas Salbamenduko ontzi batekin, Guardia Zibilaren beste batekin, Gurutze Gorriko zenbait txalupekin eta Kantabriako Gobernuko helikopteroarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.