Eztanda noiz gertatu den ez da jakin oraindik, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, horma bat belztea besterik ez du egin. Beraz, lehergailua indar txikikoa izango zela ondorioztatu dute.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 'Gara'-n telefono deia jaso ondoren hasi dira lehergailuaren bila. A-8 autobidea Bilborako norabidean eta Max Centerrerako biribilgunea itxita eduki dituzte ordu erdi inguruan, bada ezpada.
Joan zen igandean ere bonba mehatxua jaso zuen enpresa horrek, eta beraz, ez dakite eztanda igandean edo gaur egingo zuen.
Politika
Barakaldoko Mercedes enpresan eztanda eginda zegoen lehergailu bat aurkitu dute
Barakaldoko (Bizkaia) Mercedes enpresaren inguruetan ordurako eztanda eginda zegoen lehergailu baten hondakinak aurkitu dituzte, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ertzaitzaren arabera, ezezagun batek 'Gara' egunkarira deitu du lehergailua han zegoela esateko. Igandean ere deia jaso zuten egunkari horretan, Barakaldoko enpresan lehergailua zegoela esanez, Ertzaintzak abisua faltsua zela erabaki zuen, baina gaur berriz ere deitu dute, lehergailua jarri zutela berresteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu