Barakaldonudal gobernuak aho batez gaitzetsi du asteburuan neska adingabe batek salatutako sexu erasoa. Salaketaren arabera, larunbat goizaldean beste lau adingabek eraso egin zioten gazteari. Arratsaldean elkarretaratzea egingo dute udalak deituta.
Nafarroan eta Araban izan dira atxiloketak. Gasteizen, 20 urteko gazte bat atzeman zuten atzo bikotekidea jotzeagatik. Emakumeak aurkeztutako salaketaren arabera, gizonak ostikoak jo zizkion. Iruñean, Argedasen, Sarrigurenen, Zintruenigon eta Armañantzasen, berriz, 20 eta 34 urte arteko bost gizonezko atzeman dituzte bikotekideei jotzea egotzita.
Tuteran, bestalde, hiru gizonezko atxilotu ditu Udaltzaingoak, urruntze aginduak urratzea egotzita.