2013an bere bikotekidea zenaren alaba hiltzeaz akusatutako gizonezkoak joan den ostiralean joan behar zuen deklaratzera Bizkaiko Probintzia Auzitegira, baina ez zen azaldu. Horiek hala, ahozko saioa atzeratu eta ustezko hiltzailea atxilotzeko agindua eman du epaileak.
Ezbeharra duela bi urteko urriaren 4an gertatu zen. Gizonezkoa haurra zaintzen ari zela. Hasiera batean, hark esan zuen eskaileratatik behera erorita hil zela neska. Baina hiru hilabetera epaileak auzipetu egin zuen gizona, hilketa egotzita. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak hemezortzi urteko kartzela zigorra eskatzen dute akusatuarentzat.