Seme-alabek etxean kontatu dituzte apaizak katekesi orduetan egiten zituenak. Gurasoek, kezkatuta, biltzea erabaki zuten joan den astean gainerakoen seme-alabek etxean kontatutakoak entzun eta horiei buruz hitz egiteko. Antza denez, haur guztiek gauza bera kontatu zuten etxean eta horren aurrean salaketa bana jartzea erabaki zuten gurasoek; erretoreak umeekin jarrera susmagarria izan duela iritzita. Igandean joan ziren salaketak jartzera Guardia Zibilaren Tafallako (Nafarroa) egoitzara.
Astelehenean parrokoak bere bertsioa eman zuen Poliziaren aurrean lehenik eta Iruñeko Artzapezpikutzan ondoren. Oraingoz, Barasoaingo 70 urteko apaiza kargutik kentzea erabaki du Iruñeko Artzapezpikutzak; gertatutakoa argitu arte bederen. Dagoeneko beste erretore bat jarri dute haren lekuan.
Apaizak berak, salaketa jarri duten gurasoek eta Iruñeko Artzapezpikutzako ordezkariek bilera egingo dute.
Gizartea
Barasoaingo apaiza kargutik kendu dute ustez katekesiko umeekin portaera susmagarria izan duelako
Katekesi orduetan apaizak egiten zituenak kontatu dizkiete seme-alabek gurasoei. Kezkatuta eta erretoreak haurrekin portaera susmagarria zuela iritzita salaketa jartzea erabaki dute gurasoek. Gertatutakoa argitu bitartean, Barasoaingo (Nafarroa) parrokoa kargutik kentzea erabaki du Iruñeko Artzapezpikutzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu