Blusa eta Nesken Eguna

Baratxuri eta asto lasterketa artean

Gasteizko jaien atariko festaren ospakizunak martxan daude goizean goizetik; asto lasterketa egin dute, azken asteotan zalaparta iturri izan ostean,baina hasiera ordua aurreratuta eta blusa gehienak abereen gainean eseri gabe.

Jon Rejado.
2013ko uztailaren 25a
20:49
Entzun

Gasteizko kaleak baratxuri usaina eta txaranga doinuekin bete dira goizean goizetik Blusa eta Nesken Eguna dela eta. Gasteizko jaien atariko ospakizunak kaleak bete dituzte, baita eztabaidak ere. Hain zuzen ere, azken asteotan asko hitz egin da Santiago Egunean Andre Mari Zuriaren Plazan egin ohi duten asto lasterketari buruz. Gasteizo Udalak lasterketa debekatu behar zuela uste zuten hainbat elkartek, onartu berri duen animalien udal ordenantzan oinarrituta. Ordea, lasterketa egin dute blusa eta neskek, eta jendetza bildu da bertan.

Lasterketa egin arren ez du egitarauan agindutakoa bete. Hamarrak aldera ikusmin handia zegoen plazan. ATEAko hainbat kide animalientzako errespetua eskatu dute kartelen bitartez. Hasteko ordua gerturatu ahala giroa "berotzen" ari zela-eta ordu laurdena aurreratu dute irteera, eta blusa eta neska kuadrilla gehienetako ordezkariek ibilbidea astoaren ondoan egin dute, gainean eseri beharrean. Helmugara heltzen lehena Tamames izeneko astoa izan da, Batasuna kuadrillakoa.

Lastekeketaz gain goizeko lehen orduetatik aparteko giroa egon da San Frantzisko aldapan, non dozenaka baratxuri saltzaile bildu baitiren. Aurten 60 berakatz-buruko txirikorda 15 eta 16 euro bitartean saldu dute. Txirikorda lepotik zintzilik hainbatek unibertsitate eremurako bidea hartu dute, bertan egiten ari diren abere azoka ikusteko.

Arratsaldean blusa eta neska kuadrillek zezenetarako bidea egingo dute 17:30etan, Gasteizko Jaietako beroketa ariketa gisa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.