Baraualdiak egiten ari dira hainbat herritan, presoei babesa emateko

Estanis Etxaburu eta Jon Enparantza behin-behinean kartzelatzeko agindua eman du epaileak

Erredakzioa
Donostia
2010eko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Euskal presoak egiten ari diren borrokaldiarekin bat eginez, baraualdiak egiten ari dira hainbat herritan. Azken egunotan egindako protesta ekimenei batu zaizkie Donostiako Egia auzoan, Arrigorriagan (Bizkaia) eta Eibarren, Arrasaten, Beasainen eta Legorretan (Gipuzkoa), eta asteburuko baraualdia egiten ari dira zenbait lagun. Donostian, 30 lagun ari dira baraualdia egiten, Arrigorriagan 50, Eibarren 80 eta Arrasaten35. Gainera, euskal presoen aldeko elkartasuna ozen aldarrikatu nahi izan dute hainbat ekimenen bitartez, eta besteak beste giza kateak eta elkarretaratzeak egin dituzte. Baraualdiari amaiera emango diete gaur, bilkurekin eta manifestazioekin.

Etxaburu eta Enparantza

Estanis Etxaburu eta Jon Enparantza espetxeratu egin zituzten atzo, behin-behinean. Ostiral arratsaldean atzeman zituzten biak, Jose Mari Sagardui Gatza-ren askatasuna eskatzeko egindako ekitaldiaren harira Espainiako Auzitegi Nazionalean egin den epaiketara ez aurkezteagatik. Etxaburu ostiral gauean eraman zuten epailearen aurrera, eta hark espetxeratzeko agindua eman zuen. Enparantza, berriz, atzo goizean eraman zuten Auzitegi Nazionalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.