Barbara Durhkopek politika uztea erabaki duela jakinarazi du, "EAJren nagusitasuna hausteko" bere gizonaren "ametsa” bete ondoren. PSOEko eurodiputatuak erabakia “asko pentsatu ostean” hartutakoa dela azaldu du gaur. Enrique Casas senatari sozialista eta Durhkopen senarra Komando Autonomo Antikapitalistek hil zutenetik 25 urte pasatu dira, eta orduan hasi zen politikan Durhkop.
EAJren nagusitasuna "azkenean amaitu delako pozik" agertu da, kasu askotan "EAJren agintaritza terrorismoaren biktimentzat ofentsa izan delako”. Horrez gain, EAJko ordezkariak "galtzaile txartzat" jo ditu.
Europako Legebiltzarrean bera ordezkatzeko ez duela inor proposatu jakinarazi du. Emakumea izateaz eta gaztelera jakiteaz gain, gutxienez bi hizkuntza dakizkien norbait izatea gustatuko litzaiokeela aitortu du.
Alemanian jaio zen, Suedian hazi eta Euskal Herrira ezkondu, Duhrkop 22 urtean aritu da Europako Parlamentuan. 2004tik PSOEko presidenteordea izan da han.
politika
Barbara Durhkopek politika utzi du, bere senarraren "ametsa" bete ondoren
PSOEko eurodiputatuak dio "EAJren nagusitasuna haustea" zela bere gizonaren helburua. 1984an hasi zen politikan, Enrique Casas Komando Autonomo Antikapitalistek hil zutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu