Barcina: «Alderdi handien artean ez dago pitzadurarik»
Heregun, PP bakarrik geratu zen. 2010ean, UPNk, CDNk, PSNk eta Nafarroako Ezker Batuak Biktimen Foru Legea onartu zuten. Bi urte geroago, PPk legea aldatzeko proposamena aurkeztu du Parlamentuan, eta proposamen hori aintzat hartu edo ez bozkatu zuten herenegun osoko bilkuran. Alderdi guztiek kontra bozkatu zuten, PPk eta NaBaik izan ezik. Dena den, Nafarroa Baik irizpide politikoa argia du: alderdi ororen lege proposamen oro lehen bozketan aintzat hartu ohi du. Txentxo Jimenezek PPren jarrera irmo gaitzetsi zuen bozketan, eta protagonismo politikoa bilatzea leporatu zion. Salaketa bera egin zioten alderdi denek. Bilduk gaineratu zuen biktima batzuk soilik hartzen dituela kontuan eta ez duela konponbide erabatekorik nahi. Dena den, UPNri politikoki erasotzeko baliatu zuen eztabaida PPk. «Terrorismoaren biktimen aurretik interes alderdikoiak lehenestea» egotzi zion Yolanda Barcinari Ana Beltranek. Barcinak atzo emandako erantzuna: «Terrorismoaren biktimen inguruan, ez dago pitzadurarik Nafarroako alderdi handien artean, eta ez dira egongo».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu