Politika

Barcina datorren astean aurkeztuko da parlamenturako UPNren zerrendarako

Presidente izateari utziko dio, baina UPN "babestu" nahi du bozetan.

Barcina, azaroan Nafarroako Parlamentuan. JAGOBA MANTEROLA, ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 12a
07:22
Entzun

Aurkeztuko da, baina ez lehendakarigai moduan. Yolanda Barcinak Nafarroako Gobernua utziko du maiatzean, baina parlamentari izaten jarraitu nahi du. Presidentetza uztea erabaki zuenean iragarri zuen parlamentuan egoten jarraitu nahi zuela, eta gaur aurreratu du datorren astean aurkeztuko duela bere burua.

UPNren Zerrenda Batzordea da bozetarako zerrendak osatzeko arduraduna. Barcinak, baina, esana du "irteera postuetan" egon nahi duela. "Ez zait gustatzen prozesu batean gai hauetaz hitz egitea, biana datorren astean aurkeztu behar dira hautagaitzak, eta nirea aurkeztuko dut zerrendan egoteko", esan du hedabideen aurrean.

Erabaki hori "alderdiko jende guztiarekin" hitz egina duela esan du, baita Esparza presidentegaiarekin ere. Ukatu egin du, ordea, inor zaintzeko joan nahi duela zerrendan. "Horretarako ez da beharrezkoa zerrendan egotea", adierazi du.

Hautagaitza aurkezteko asmoaren berri eman duenean esan du Barcinak alderdia babesteko hartu duela erabaki hori, "UPNrentzat eta Nafarroarentzat unerik erabakigarrienetako batean".

Barcina 2011tik da Nafarroako presidente, eta UPNko presidente ere bada. Agintaldi honetan CANen dieten auzian egon da nahastuta. Aurrerantzean ere parlamentari izango balitz, forudun ere izango litzateke, eta horrek babesa emango lioke etorkizunean auzi gehiago piztuko balira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.