Irudia. Irunea
BARCINA, IKASTURTEAREN HASIERAN
Ikasturte berriari hasieran eman diote Nafarroako Unibertsitatean —Opus Deirena— eta Mondragon Unibertsitatean (Gipuzkoa). Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea izan zen Iruñeko inaugurazio ekitaldian. «Egoera ekonomikoa egonkortzea ezinbestekoa da, era horretan lanpostuei eutsi ahal izango diegulako», azaldu du Angel Gomez errektoreak. MUko errektore Iosu Zabalak ere zailtasunak onartu ditu, baina itxaropentsu hasi du ikasturtea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu