Politika

Barcina Iruñeko alkatea UPNko lehendakariorde izendatu dute

UPNko zuzendaritza batzordeak Yolanda Barcina Iruñeko alkatea alderdiko presidenteorde izendatzea erabaki du bart, aho batez eta Miguel Sanz Nafarroako zein UPNko presidenteak proposatuta. Kargu hori hutsik zegoen 2005eko batzar nagusian Rafael Gurreak utzi zuenetik. Zenbait analistaren iduriko, keinu horren bidez Sanzek argi utzi du Barcina hautatu duela bere oinordeko.

2006ko irailaren 19a
15:43
Entzun
Barcina (Burgos, Espainia, 1960) 1999tik da Iruñeko alkate. Aurretik Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilari izan zen 1995etik. Hala ere, 2000. urtea arte ez zen UPN-n afiliatu.

Alderdiko iturrien arabera, Barcina lehendakariorde izendatzea Sanzek proposatu du, baina bozketa sekretuan aho batez egin du bat ekimenarekin zuzendaritza batzordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.