nafarroa

Barcina, lehendakari

Nafarroako Gobernuko presidentziara "egoera ekonomikorik zailenean" heldu dela esan du. Ekitaldian izan da Jose Blanco Espainiako ministro eta PSOEko idazkariorde nagusia.

2011ko uztailaren 1a
14:43
Entzun

Gaur hartu du Nafarroako Gobernuko lehendakari kargua Yolanda Barcina UPNko presidenteak (Burgos, Espainia; 1960), Iruñean. Ekitaldian izan da, besteak beste, Jose Blanco Espainiako Gobernuko Sustapen ministro eta PSOEko idazkariorde nagusia. Duela lau urte PSNk eta NaBaik gobernu akordioa ez izenpetzeko erabakigarria izan zen Blanco.

Barcinak esan du "egoera ekonomikorik zailenean" heldu dela presidentziara, "egoera politikoa konplexua" dela herritarren protestengatik, eta "Bilduren parte-hartze instituzionala kezkagarria" dela. Haren arabera, "gobernua sendoa" izateagatik egin dute PSNrekin akordioa.

Blancoren ustez, "Nafarroarako akordio handia" egin dute bi alderdiek, eta esan du Bildurekin ez dela dio.

Barcina atzo zortzi izendatu zuten Nafarroako lehendakari, Miguel Sanz alderdikidearen ordez —1996tik egon da karguan Sanz—. Iragarri bezala, UPNk (19 parlamentari) eta PSNk (9) haren alde bozkatu zuten, eta gehiengo osoa lortu zuen horrela, 28 botorekin (26 behar dira). NaBaik (8), Bilduk (7), PPk (4) eta Ezkerrak (3) Barcinaren aurka bozkatu zuten.

Asteazkenean osatu zuen gobernua.

UPNren esku dauden departamenduak:

- Ekonomia eta Ogasuna: Alvaro Miranda.

- Berrikuntza eta Landa garapena: Lourdes Goikoetxea.

- Hezkuntza: Jose Iribas.

- Osasuna: Marta Vera.

- Ingurumena eta Kultura: Juan Luis Sanchez de Muniain

PSNren esku:

- Presidentetza, Justizia eta Barne departamendua: Roberto Jimenez.

- Lan publikoak, Azpiegitura, Etxebizitza, Garraioa eta Lurralde antolamendua: Anai Astiz.

- Gizarte ongizatea eta Kirola: Elena Torres.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.