Barcinak Arartekoa kendu nahi izatea salatu dute
IRUÑEA. Bilduk eta Geroa Baik ez dute egoki ikusten Nafarroako Gobernuak Arartekoaren kargua kentzea. Nafarroako presidente Yolanda Barcinak egin zuen proposamena, herenegun. Bilduk demokraziaren kontrakoa dela esan du, eta Geroa Baik, foru eskumenei erasotzen diela. PPNk bakarrik babestu du proposamena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu