Maiorga Ramirez EH Bilduko parlamentariak Bozeramaileen Batzordean eskatu du Barcinaren agerraldia, eta salatu du, azken asteetako gertaeren ondoren, Gobernuak ezin duela ezer gertatu izan ez balitz bezala aritu. Horregatik, Goikoetxea auzian Parlamentuko ikerketa batzordeak Barcinaren dimisioa eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu ondoren, presidenteak hartuko dituen erabakiez Parlamentuan azalpenak emateko eskatu du.
"Ikerketa batzordearen ondorio larrien aurrean ez dago ezer ez egitea baino ezer okerragorik", salatu du Ramirezek, eta herritarri bizkarra emanez aritzea leporatu dio Nafarroao Gobernuari.
Carlos Garcia Adanera UPNko bozeramaileak esan du Gobernuak "egin behar duena egiten jarraituko duela: gobernatu". Garcia Adanerok esan du espero duela hurrengo hilabeteetan hainbat kontu aurrera atera ahal izatea, nahiz eta UPNk Parlamentuan 50etik soilik 19 parlamentari eduki.
Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramaileak azaldu du ez duela Barcinaren agerralditik ezer espero. "Esan du zer egingo duen: ezer ere ez. Orain arte entzun duguna entzungo dugu berriro".