konponbideari begira

Barcinak baztertu egin du alderdien mahaia osatzea

Patxi Zabaleta Nafarroa Bairen bozeramaileak egin dio proposamena, "hau aukera bikaina delako demokrazian oinarritutako bakea egiteko". Nafarroako lehendakariaren ustez, "gai hau ez lehentasunekoa herritarrentzat, baizik eta obsesioa batzuentzat".

2011ko abenduaren 15a
13:24
Entzun

Yolanda Barcina (UPN) Nafarroako Gobernuko lehendakariak esan du ETAk borroka armatua bukatu ondoren ere ez duela nahi "erakunde publikoak gaindituko lituzketen [alderdien] mahairik, eskenatoki berririk eta sofako irudirik". Ondorioz, baztertu egin du Patxi Zabaleta Nafarroa Bairen bozeramaileak alderdien mahaia eratzeko egindako proposamena.

Zabaletaren arabera, "hau aukera bikaina da, bazterkeriarik gabe eta nafar denen borondate politikoari errespetua izanda, demokrazian oinarritutako bakea egiteko". Barcinak erantzun dio Nafarroako Parlamentua dela eredu instituzionalaz mintzatzeko gunea, eta leudekeen akordioak han hartu behar direla, gardentasun osoz. "Gai hau ez da lehentasunekoa herritarrentzat, baizik eta obsesioa batzuentzat", esan du gobernuburuak, eta ETAri eskatu dio emateko pauso gehiago, "armak entregatzeko, kaputxak kentzeko eta barkamena eskatzeko".

UPNk, PSNk eta PPk Nafarroako lehendakariaren jarreraren alde egin dute. Bilduk, "erantzukizun politiko eta historikoagatik", ekimenak hartzeko eskatu dio, eta Ezkerrak eztabaida sustatzeko, "normaltasun demokratikoa izanda".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.