"Ez zen bileretara joateagatik soilik, urte osoan hartutako ardura batzuengatik ere bazen", adierazi du Yolanda Barcinak CANetik jasotako diruaren inguruan. Gaineratu du kutxa horretako beste organoetan duela bi edo hiru hilabete arte jaso dutela dirua, baina "presidente gisa" haienak 2011n "bertan behera uztea" erabaki zuela.
Nabarmendu du "orain kopuru handiak diruditen arren" kutxako beste organoetako zuzendarienak bezalakoak zirela. Beste finantza erakundeetan bezala kopuru handiak zirenez 2011n kendu egin zituztela esan du.