Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur goizean Nafarroako Parlamentuko saiora sartu aurretik nabarmendu du "Nafarroak bere foru erregimena defendatu" egingo duela, eta "esku har ez dezaten" lanean ariko direla.
"Gaur egungo datuen arabera, Nafarroa ez dago Espainiako Gobernuaren esku hartzea jasateko arriskuan dauden erkidegoen artean", esan du. Espainiak finantza arloan euren betebeharrak betetzen ez dituzten erkidegoetan esku hartuko duela iragarri ondoren egin ditu adierazpenok.
"Gauzak ondo egiteko ahaleginetan jarraitu behar dugu", gaineratu du.