Barcinak dio pertsona "gehienek" kaletik gelditzen dutela "animoak" emateko

2013ko uztailaren 9a
16:54
Entzun

"Pertsona gehienek galditzen naute kaletik, esateko borrokatzen jarraitu behar dela", adierazi du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak.

Udaletxeko ekitaldi batean mintzatu da Barcina: "Gehien ardura gaitzakeena intoleranteek jaien hasieran izandako errespetu falta da, gehiengoak nahi duenari boikota egiten saiatu zirelako".

Barcinaren arabera, txupinazoa "sanferminetan bizi izan den tentsio une nagusia" izan da, eta gaineratu du alkateak "oso ongi" konpondu zuela egoera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.