Eguberrietan ez da ETB Nafarroan LTDz ikusiko. EITBk aste honetan eskatu die Barcinari eta Urkulluri ahalbidetzeko aukera hori, behin-behinean bada ere, baina Nafarroako presidenteak ez du datarik jarri nahi. "Zuhurrena" hori dela dio.
Radio Euskadin elkarrizketatu dute Barcina gaur goizean. EITBri "errespetua" eta arauak betetzeko eskatu dio: "Hori ezinbestekoa eta beharrezkoa da". Gaineratu du Urkullurekin adostu zuen lantaldea "lehenbailehen" jarriko dela lanean. "Ezin da orain arte bezala legez kanpo aritu. Onartu behar da, eta argi esan. Horregatik erabaki zuen lehendakariak ETBk hasi zuen digitalizazio prozesua bertan behera uztea, hori ez duela inork egin".