espainiako hauteskundeak

Barcinak iragarri du foru gobernua baldintza dezaketela PSNren emaitza txarrek

UPNk eta sozialistek duela bi hilabete sinatu zuten Nafarroako Gobernuko hitzarmena. "Bozetan emaitzarik onena UPNk hiru diputatu, PSNk bi litzateke. Baina hori amets bat da, ilusio bat", esan du Nafarroako lehendakariak.

2011ko irailaren 20a
11:50
Entzun

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariak iragarri du PSNk eta oro har PSOEk azaroaren 20an Espainiako hauteskundeetan emaitza txarrak lortzen badituzte, horrek foru gobernuko UPN-PSN akordioa baldintza dezakeela.

UPNk eta PSNk duela bi hilabete sinatu zuten hitzarmena, "Nafarroaren gobernagarritasunagatik eta Bilduren orbana gehiago ez zabaltzeko", Barcinaren arabera.

Orain, ordea, UPNk PPrekin egin du Espainiako hauteskundeetarako ituna, eta Barcina oso baikor dago, hiru diputatu eskura ditzaketelakoan —Nafarroan jokoan bost aulki egongo dira—. "Emaitzarik onena UPNk hiru, PSNk bi litzateke", esan du gaur Madrilen, Europa Pressen ekitaldi batean. "Baina hori amets bat da, ilusio bat".

UPNk eta PPk aitortu dute ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak osatutako koalizioa Nafarroan lehen indarra ez izateko bildu direla.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.