Politika

Barcinak UPNk eta PPk harremana "berreskuratzeko" lan egingo du

"Nafarroak Espainiakoa izaten segi dezan", bi alderdien bat egitea beharrezko deritzo Iruñeko alkatea, "hemen abertzaletasuna beldurgarria baita, erkidego desberdin gisa desagertu nahi gaituelako". Ez du argitu gerora UPNn segituko duen edo PPra joango den.

2008ko urriaren 29a
14:01
Entzun
PPk Nafarroan alderdia sortzea erabaki duela-eta, Yolanda Barcina Iruñeko alkate eta UPNko presidenteordeari gaur Onda Cero irrati kateko elkarrizketan galdetu diote ea berak zer egingo duen, UPNn gelditu edo PPra joan, eta Barcinak ez du argitu egungo alderdian segituko duen gerora. "Une hauetan, UPN baizik ez dut buruan", esan du. Eta oraingo helburua, UPNren eta PPren arteko harremana "berreskuratzeko" lan egitea duela nabarmendu du, "posible" delako.

Bukaera ez zaiola gustatzen adierazi du, badakiela PPk ere ez duela gustuko, baina bi alderdiek 1991tik duten ituna bete, UPNk bete duela. Biek "balore, irizpide eta estrategietan" bat egiten dutela dio, eta azkeneko hamazazpi urteko lankidetza "ona" izan dela Nafarroarentzat eta Espainiarentzat.

Beharrezko deritzo hala segitzea. "Izan ere, hemen [Nafarroan] [euskal] abertzaletasuna beldurgarria da, erkidego desberdin gisa desagertu nahi gaituelako. Beraz, Nafarroak foru erkidegoa eta Espainiakoa izaten segi dezan, helburu hori dugunon artean elkar ulertu behar gara". PNSrekin ere lankidetza hori behar dela iritzi dio, eta sozialistak "egonkortasuna" ematen ari direla Nafarroako Gobernuan eta Iruñeko Udalean.

Miguel Sanzek 2009an utziko du UPNko presidente kargua, eta Barcinak ez du zehaztu postura aurkeztuko den edo ez.

Sanz: "Minduta nago PPrekin"

Sanzek berretsi egin du "oso lasai" dagoela, baina gaur lehen aldiz agertu du "minduta" dagoela PPrekin, "UPNren lidergoa deuseztu egin nahi izan duelako eta UPNko Kontseilu Politikoak esandakoa bete ez dutenei ateak ireki dizkielako".

PPk Nafarroan alderdia sortuko duela-eta, ez du kezka handirik Sanzek. "Batzuek utziko dute UPN, baina seguru beste asko sartu egingo direla".

PSNrekin Nafarroako Gobernuan "une hauetan" koaliziorik ez duela egingo adierazi du. "Ez litzateke komenigarria orain bat egitea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.