Hona hemen, aurrerapen gisa, Uxue Barkosen esan batzuk:
- "Barcina presidentearen asmoa eztabaida politikoa hiltzen uztea da. Ziur naiz gizarteak ETAren amaiera bideratzea lortu duen bezala, lortuko duela alderdiak bere baitan jartzea ere".
- "Zein da Zapateroren emaitzarik esanguratsuena? PPren gehiengo osoa. Honezkero inork ez du hori zalantzan jartzen".
- "PPk eta UPNk izugarrizko tresna mediatiko boteretsuak dituzte, eta lortu dute krisialdiari erantzule bakar bat ematea: Zapatero".