'CAN AUZIA'

Barcinaren aurkako zentsura mozioa aurkeztuko dute gaur Bilduk eta Aralar-NaBaik

PSNk ez duela babestuko aurreratu du, eta horri esker jarraituko du karguan Nafarroako presidenteak.

2013ko apirilaren 5a
13:19
Entzun

Bilduk mozioa iragarri zuenean esan zuen erantzukizunez jokatzeko garaia dela, are eta gehiago aste honetan epaileak Sanz, Miranda eta Maia inputatu dituela jakin ondoren, baina PSNk aldez aurretik argi utzi du kontra bozkatuko duela, eta haren botoak erabakigarriak izango dira mozioa atzera botatzeko.

PSNk esan du ez duela konfiantzarik Barcinarengan, baina ez dutela babestuko. Jarrera horrek min handia egin diezaioke. Jose Miguel Nuin Ezkerrako eledunak adierazi duenez, "hutsegite bat" da PSNren posizioa. Haren ustez, "Barcinak dimisioa aurkezten ez badu, beste taldeen erantzukizuna da dimititzera behartzea".

Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuari oso deigarria egin zaio UPNren isiltasuna, eta esan du UPNk berak aurreratu beharko lituzkeela bozak. Martxoan Parlamentuak Barcinaren dimisioa eskatu zuen, baina horrek ez du asmorik agertu horretarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.