«Inbertsio publikoak handitzea eta osasunari lotutako hezkuntza gehiago sustatzea da, gure ustez, herritarren osasuna babesteko modurik onena eta eraginkorrena». Nafarroako Osasun kontseilari Marta Verak iragarritako murrizketei CGT eta Solidari sindikatuek emandako erantzuna da. «Osasungintzan egiten ari diren murrizketa eta zerbitzuen pribatizazioa eten behar ditugu», nabarmendu dute.
Bi sindikatuek azaldutakoaren arabera, datuek agerian uzten dute pribatizazioaren alde foru gobernuak egindako apustua: «Langileen %44 behin-behineko lanpostuekin daude, eta foru gobernuak 70 milioi euro gastatu zituen iaz enpresa pribatuekin egindako hitzarmenetan. Orain,esaten dute sistemari ezin zaiola eutsi. Baina eutsi ezin dena orain arte egin duten kudeaketa da». Etorkizunean Nafarroako Gobernuak bide horretan urrats gehiago egin ditzakeela eta, kezka azaldu dute. «Sukalde zerbitzuarekin egin duten bezala, garbiketakoaeta laborategiena pribatiza dezaketela uste dugu».
Osasun kontseilariak aipatutako murrizketan artean daude langileentzako dirua gutxitzea. «Onartezina» iruditzen zaie. «Langileen behin-behinekotasuna gutxitzeko plan bat duela dio, baina ez du egingo lanpostu berriak sortuz, baizik eta egun behin-behinekoak diren batzuk kenduz». Langileentzako diruaren kudeaketa txarraren adibide bat jarri dute. «Osasun zentro teknologiko bat sortzekoak ziren. Zuzendaritza izendatu zuten, eta bertako kideak soldata batjasotzen hasi ziren. Bada, zentro hori egun ez da ezta proiektu bat ere».
Azpiegituretan egindako inbertsio batzuk «alferrikakoak» izan direla uste dute. «Horietako asko ezingo dira martxan jarri ekipamenduetarako dirurik ez dagoelako.
Hala, osasun sistemaren egoera txarra gaixoei ez egozteko galdegin dute. «Medikuarengana gehiegitan joaten direla diote, inolako autokritikarik egin gabe. Hobe luketeprebentzioa sustatzea».
Barcinari eskatu diote osasun publikoan inbertsioak handitzeko
Pribatizazioak etetea galdegin du CGT sindikatuak, eta osasunari buruzko hezkuntza sustatzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu