Barcinari jaurtitako tarten harira, Libertat! taldeko bi kide deklaratzera deitu dituzte
Astelehenerako jarri diete hitzordua, 09:00etan, Okz¡taniako Tolosa hiriko polizia etxean. Iragan urriaren 27an,AHTaren aurka egiteko asmoz, Mugitu! taldeak Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari aurpegira tartak jaurtiz egindako ekintzarekin lotura izatea leporatzen diete Okzitaniako Libertat! taldeko bi kideri, eta deklaratzera joan beharko dute. Hainbat alderdikidek epaitegiko atarian elkartzeko deia egin dute, elkartasuna adierazteko asmoz. AHTaren moduko «proiektu erraldoiak» auzitan jarri behar direla gogorarazi dute Libertat! taldeko kideek: «Interes kapitalistei baino ez diete egiten mesede». Gogoan izan dituzte Barcinari jaurtitako tarten harira auzipetutako Mugitu! taldeko hiru kideak ere; Espainiako Auzitegian epaituko dituzte, eta Fiskaltzak 4 eta 6 urte arteko zigorrak eskatu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu