aht

Barcinari tartak botatzeagatik atxilotutako hiru lagunak askatu egin dituzte

Gorka Ovejero, Ibon Garcia eta Julio Villanueva dira libre geratu direnak, baina Auzitegi Nazionalak noiz deituko daude. Atzo atzeman zituzten Iruñean, ostegunean Okzitaniako Tolosan ekintza egin ostean. Mugitu!-k gaur 19:30erako bilkura deitu du, Iruñean.

2011ko urriaren 29a
15:59
Entzun

Nafarroako foruzainek Gorka Ovejero Ganboa, Ibon Garcia Garrido eta Julio Villanueva aske utzi dituzte. Lehen biak bart, eta Villanueva gaur arratsaldean, goizean astelehenean Espainiako Auzitegi Nazionalera eramango zutela zabaldu den arren. Atzo atzeman zituzten, Iruñean, ostegunean Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariari Okzitaniako Tolosan burura tartak botatzea leporatuta.

Libre geratu badira ere, Auzitegi Nazionalak deituko egingo ditu, baina oraindik ez da jakina eguna. Agintarien aurkako erasoa egozten diete hirurei.

Mugitu! desodebentzia mugimenduak bere gain hartu zuen Barcinaren aurkako ekintza, AHTaren egitasmoa salatzeko.

Aste honetan Pirinioetako Lan Komunitatea —Pirinioetako bi aldeetako eskualdeak batzen dituen erakundea— egon da bilduta Okzitaniako Tolosan. Herenegun amaitu zen bilkura. 

Elkarretaratzea gaur

Mugitu!-k gaur 19:30erako bilkura deitu du. Iruñean izango da, Mercaderes kalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.