azpiegiturak

Barcinari tartak botatzeagatik auzipetutako bi lagunek deklaratzeari uko egin diote

Gipuzkoako Lurralde Auzitegian izan dira Mikel Alvarez eta Ibon Garcia. Ondoren egindako adierazpenetan salatu dute ezarri nahi zaien zigorra ez dela "proportzionala". Auzipetuta dauden beste bi lagunek ere deklaratzeari uko egin zioten maiatzaren 17an, Iruñean.

2012ko ekainaren 7a
12:50
Entzun

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari aurpegira hiru tarta botatzeagatik auzipetutako lau lagunetatik bi Gipuzkoako Lurralde Auzitegian izan dira gaur goizean, Donostian, eta deklaratzeari uko egin diote.  Iazko urriaren 27an egin zuten ekintza, Okzitaniako Tolosan, abiadura handiko trenaren aurka daudela agertzeko.

Mikel Alvarez eta Ibon Garcia auzipetuek epaitegitik atera ondoren salatu dute Frantzian gertatutako ekintza bat Espainiako Auzitegien esku utzi izana, eta Nafarroako Gobernuaren "mendeku politika" gaitzetsi dute.

Ezarri nahi zaien zigorra "proportzionala" ez dela ere salatu dute. Fiskaltzak lau eta bederatzi urte arteko espetxe zigorra eskatu zuen inputatutako lagunentzat, atentatu delitu bat egotzita. Hain zuzen ere, bederatzi urteko zigor eskaria Ovejerorentzat eskatu zuen fiskalak, Arruatzuko (Nafarroa) alkateordea denez agintari izatearen astungarria egon daitekeela uste baitu.

Julio Villanueva eta Gorka Ovejero beste bi auzipetuek ere deklaratzeari uko egin zioten maiatzaren 17an, Iruñean. Gonzalo Boye haien abokatuak salatu zuen ikerketa guztia Foru Poliziak eraman duenez, "salatzailea eta ikertzailea" berdina direla —Foru Polizia gobernuaren menpe dago—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.