AHT

Barcinari tartak botatzeagatik auzipetutakoei elkartasuna adierazteko deialdia egin du Mugitu!-k

Asteazkenean Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute Gorka Ovejero, Ibon Garcia eta Julio Villanuevak.

2011ko azaroaren 10a
16:37
Entzun

Mugitu! mugimenduko kideek Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariari tartak botatzeagatik auzipetutakoei elkartasuna adierazteko ekimenetan parte hartzeko deialdia egin dute gaur Iruñean, prentsaurrekoan.

Larunbatean elkarretaratzeak egindo dituzte Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan: Iruñean 12:30ean, Mercaderes kalean; Basaurin 11:30ean, Bentako plazan; Bilbon 12:30ean, Plaza biribilean; Galdakaon 13:00etan, Pontxi Zabala eta J.B Uriarte kaleetan; eta, Donostian 20:00etan, Sarriegi plazan.

Asteazkenean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Lehenengo Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute Gorka Ovejero, Ibon Garcia eta Julio Villanueva auzipetuek. Hasiera batean, deklarazioa Nafarroako Auzitegi Nagusian hartzeko asmoa zeukan Santiago Pedraz epaileak. Egun horretarako ere Auzitegi Nazionalaren aurrean elkartzeko deialdia egin dute Mugitu!-ko kideek, goizeko hamarretatik aurrera. 

Mugimenduak adierazi du ekintzak apenas duela ondorio legalik mendebaldeko estatuetan, eta "protesta umoretsuen barnean" sartzen dituztela horrelako ekintzak. Espainiako Estatuan, aldiz, "biktimismo lotsagabe batek, toxikazio informatiboak, manipulazio politikoak eta neurrigabeko oihartzun mediatikoak AHTaren oposizioa kriminalizatzen lagundu du", ekintzaileen esanetan. 

Neurri horiekin zigor eredugarria ezarri nahi dutela gaineratu du Mugitu!-k, "protesta egiteko ausardia ezabatu nahian".
 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.