Euskal Herria

Bardea beste hogei urtez tiro eremu izateko aurreakordioa egin dute Batzordeak eta Espainiako Defentsa Ministerioak

Hitzarmena gauzatuko balitz lehen 10 urteetan zortzina milioi euro jasoko lituzke Batzordeak, eta hurrengo hamar urteetan bikoitza, zenbait komunikabidek plazaratu dutenez.

2008ko azaroaren 13a
16:01
Entzun
Bardeako Batzordeak eta Espainiako Defentsa Ministerioak Bardea tiro-eremu bezala erabiltzen jarraitzeko akordioa ixtear daude. Hitzarmena gauzatzeko alde bien arteko oztopo nagusiena Batzordea osatzen duten 22 herrien jabetza eskubidea da. Orain arte "erabiltzeko eta gozatzeko" eskubidea bakarrik zuten herriek, eta Espainiako Estatuak jabetza.

Komunikabide batzuen arabera, Bardea beste hogei urtez tiro-eremu izateko akordioa egunotan sinatuko da. Lehenengo hamar urteetan zortzina milioi euro jasoko luke Batzordeak eta hurrengo hamarretan kopuru bikoitza. Tiro-eremuaren aurkako hainbat mobilizazio egin eta 10.000 sinadura bildu arren, bere izaera mantentzeko aurreakordioa lortu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.