Gizartea

Bardeako tiro eremuaren aurkako martxa egin dute

28. aldiz egin dute ibilaldia: ehunka lagun elkartu dira, Tiro poligonoa EZ, gastu sozialak BAI lelopean.

Gaur goizean egindako martxa. @RAULALVAREZHARO
2015eko ekainaren 7a
11:26
Entzun

Tiro poligonoaren aurkako batzordeak deituta, Bardeako tiro eremuaren (Nafarroa) aurkako martxa egin dute. Tiro poligonoa EZ, gastu sozialak aurten aukeratu duten leloa. "Lanpostuak sortzen inbertituko balitz Espainiako Defentsa Ministerioak Bardean gastatzen duen dirua, Erribera ez litzateke langabeziak gehien zigortutako eremuetako bat", azaldu duta antolatzaileek. Tiro eremuak sor ditzakeen arriskuez ere ohartarazi nahi izan dute, beste urtebetez.

Hain justu, tiro eremutik at bi bonba jaurti zituen hegazkin militar batek, eta auto batetik 50 metrora erori ziren lehergailuak. Amaiurrek Espainiako Kongresuan eginiko galdera bati erantzunez onartu zuen ezbeharra Madrilek duela hilabete, eta jakinarazi zuen hasi zela gertatutakoa ikertzen.

1951. urtean jarri zuten martxan Espainiako armadaren Bardeako azpiegitura. Bardeako Komunitateak 2008. urtean sinatu zuen Espainiako Defentsa Ministerioarekin, 210 milioi euroren truke, egun indarrean dagoen kontratua. 2018. urtean berez luzatuko da kontratu hori, 2028. urtera arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.