Bardeako tiro eremuaren aurkako martxan ehunka lagun elkartu ziren atzo, 25. urtez. Eguerdian abiatu ziren, Arguedasko Aguilares eremutik, 11:30ean elkarretaratze bat egin ondoren.
Hainbat sindikatuk, alderdi politikok eta eragile sozialek babesa adierazi zioten ibilaldiari, eta kultur arloko lagun ugarik ere atxikimendua azaldu zioten.
Armagintzan murrizteko eskatu zuten, eta horrekin batera, Gladys del Estal izan zuten gogoan. Atzo 33 urte bete ziren Guardia Zibilak Del Estal hil zuela, Tuteran, tiro poligonoaren eta energia nuklearraren aurka protesta egiten ari zela.
Donostiako Eguzki-k oharra igorri zuen hura gogoratuz.