Bardeako tiro eremua ixteko eskatu du Bel Pozueta EH Bilduko diputatuak Espainiako Kongresuan. Gobernuaren kontrol saioan egin du eskaera, eta Margarita Robles Defentsa ministroak ezetz esan du. Pozuetak ihardetsi dio erreferendum bidez erabaki beharko litzatekeela hori.
Pozuetak gogorarazi du hegazkin militarrak gertutik pairatu behar dituztela Bardeako tiro eremuaren inguruko bizilagunek, eta «osasunerako arriskutsuak diren material militarren mehatxua» jasan behar dutela; horregatik, behin betiko ixteko eskatu du.
«Defentsa nazionalen oinarrizko interesak» defendatzen dituela argudiatuta, Roblesek erantzun dio tiro eremua ixtea ez dagoela aurreikusia. Erabakia herritarren borondatearen esku uzteko eskatu dio orduan Pozuetak Roblesi, eta emaitza aintzat hartzeko.