Espainiako armadak ariketa militarrak egingo ditu gaur eta bihar Bardean, eta benetako munizioa erabiliko du. Tiro Eremuaren Aurkako Batzordeak jakinarazi duenez, Bardeako Komunitateak helarazitako ohar baten bidez jaso dute ariketen berri, eta iragarri du azalpenak eskatuko dizkietela instituzioei.
Batzordeak, bestalde, kezka agertu du azken hilabeteetan ugaritu egin direlako Espainiako armadak Bardean egiten dituen ariketak, eta salatu horrek "arriskuan" jartzen dituela bai herritarrak eta bai ingurumena. "Halako ariketen inguruan informazio falta handia da. Ez dakigu zein armamentu mota erabiltzen ari diren, ezta horrenbeste ariketa zergatik egiten dituzten ere".
2018an amaituko da Espainiako armadari Bardea erabiltzea uzten dion kontratua, eta hura ez lutzatzea eskatu dute tiro eremuaren aurkako mugimenduek.