Bardean tiroka abisatu gabe aritzea salatu dute
MADRIL. Espainiako Gobernuari kontuak eskatu dizkio NaBaik, oraindik orain Espainiako soldaduek Bardean egindako praktiken harira. Uxue Barkos diputatuak salatu du herritarrei abisu eman gabe benetako munizioarekin aritu zirela tiroka Bardean; gainera, haren arabera, ez zuten ingurua itxi. Inguruko animaliak babestu ote zituzten ere galdetu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu