arartekoa

Barinagarrementeriaren arabera, Arartekoak presondegietara "sartu" beharko luke

Luix Barinagarrementeriak Eusko Legebiltzarrean ararteko izateko programa aurkeztu du.     

Luix Barinagarrementeria. JON HERNAEZ, ARGAZKI PRESS
2015eko maiatzaren 18a
08:27
Entzun

Besteak beste, arartekoak presodengietara "sartu" egin behar duela deritzo, "toki ilun" horietan gertatzen denaren berri izatera. Hala, kartzelan gertatzen diren heriotzetan arartekoak baduela zeregina iritzi dio. 

Halaber, polizien praktika "txarrak" gertatzen direnean ere arartekoak hor egon beharko lukeela uste du. "Administrazioak bere estoldak baititu, eta gai hau behar bezala landu behar da, ahalik eta jokaera garbiena izan dadin".

EH Bildu koalizioak aurkeztu zuen Barinagarrementeria abokatua postu horretarako. Soilik koalizioaren babesa du, eta, beraz, ez da aurrera aterako hautagaitza. EAJk, PSEk eta PPk Manu Lezertuaren hautagaiatzaren alde egingo dute. Ekainean hautatuko dutela espero da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.