BARIZELAREN KONTRAKO TXERTOA

Barizelaren aurkako txertoa jarriko du Osakidetzak

Nafarroan lehendik bazen aukera; kasuak gutxitu direla eta, txertoa Espainiako gainerako erkidegoetako egutegietan sartzea erabaki dute.

Ume bati txertoa jartzen. BERRIA
2015eko uztailaren 29a
18:03
Entzun

Haurrek hitzordu bat gehiago izango dute txertoen egutegian, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Erkidegoetako Osasun kontseilariek hartu dute erabakia eta 6 milioi euroko kostea izango du. 12 eta 15 hilabete bitarteko umeei txerto hau emateko aukera izango dute gurasoek. Bi dositan emango dute txertoa; 12 eta 15 hilabete artean lehena, eta 3 eta lau urte bitartean bigarrena.

Gaur goizean egindako bileraren ondoren eman du albistea Jesus Sanchez Martos Madrilgo Osasun kontseilariak. Adostasunez hartutako erabakia dela azaldu du, baina PSOEk gobernatzen dituen erkidegoek desadostasuna azaldu dute, elkarte zientifikoek "justifikatu gabeko neurria" dela argudiatuz.

Uztailaren 1ean jarri zuten abian Pneumoniaren aurkako kanpaina; meningitisa sor dezakeen bakteria horren kontrako txertaketa ere jartzen ari da hilaren hasieraz geroztik Osakidetza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.