Gobernua osatzeko zailtasunak aletu ditu Barkosek hitzaldian. Gogoratu du lau indar politikok sustatzen dutela gobernua, lau horietatik hiru koalizioak direla, eta besteak, Ahal Dugu-k, batzar bidezko funtzionamendua duela eta horrek erabakiak azkar hartzea zailtzen duela. “Egoera horretan, aurreikustekoa zen desadostasunak sortuko zirela”, esan du, baina desadostasun horiek normaltasunaren barruan kokatu ditu, eta nabarmendu du gobernua “egonkorra” dela eta garrantzi handiko neurriak aurrera ateratzeko gauza izan dela, zerga erreforma esaterako.
Programaren inguruko ituna ez ezik, “gobernurako eredu berria” ere hitzartu dute lau indarrek, Barkosek nabarmendu duenez. “Politika egiteko beste modu bat” sustatzen ari direla esan du. Eta eragindako aldaketen artean gainerako euskal lurraldeekin izan beharreko harremanak aipatu ditu: “Une honetan, kolaborazioa iraunkorra da turismoan, ikerkuntzan eta beste hainbat arlotan”, esan du, eta ez du baztertu etorkizunean kolaborazio hori erakunde baten bidez sustatzea, baina, egitekotan, “indar politikoen adostasunarekin” egingo luketela erantsi du.
Politika
Barkos: "Aurreikustekoa zen desadostasunak sortuko zirela gobernuan"
Sabino Arana Fundazioak antolaturik, hitzaldia egin du Nafarroako lehendakariak Bilbon; esan duenez, Nafarroa “denbora gehiegiz” egon da “bere inguru aberasgarriari bizkarra emanda”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu