politika

Barkos eta Asiron, koordinazioaz hizketan

Nafarroako presidenteak bilera erronda bat hasi du alkateekin, eta Iruñekoarekin bildu da lehenik.

Uxue Barkos eta Joseba Asiron, Nafarroako Gobernuaren egoitzan egin duten bileran. JAGOBA MANTEROLA, ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 14a
08:25
Entzun

Uxue Barkos Nafarroako presidentea eta Joseba Asiron Iruñeko alkatea gaur goizean bildu dira gobernuaren egoitzan. Bi erakunde horiek koordinatzeko bildu dira, presidenteak Nafarroako alkateekin abiatu duen bilera erronda batean.

Barkosek esan du bi erakundeei dagozkien gaiak asko direla: "Gai askori heldu behar diegu; batzuk finantzazioari dagozkie, eta ez da erraza izango, baina beste batzuetan adostasuna begi bistakoa da". Asironek nabarmendu du bi erakundeak aldaketa prozesu batean murgilduta daudela, eta protokolo gaiez gain, komunikazio kanalak ireki eta gaiei heltzeko bildu direla.

Barkosek defendatu du Nafarroarentzat interes orokorrekoak diren gaietan erabakiak ez dituela Nafarroako Gobernuak bere kabuz hartu behar, baizik eta parlamentuarekin, eta udal ordezkarien kolaborazioa nahi duela. "Udal maparen aldaketa erabatekoa izan da, eta behar-beharrezkoa irudidtzen zaigu lehen harremana izatea", gaineratu du presidenteak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.