Larunbatean amaitzen zen presidentegai edo alkategai izateko hautagaiak aurkezteko epea. Bana aukeztu da, eta beraz, automatikoki hautagai izendatuko dituzte. Uxue Barkos izango da lehendakarigaia eta Itziar Gomez Iruñeko alkategaia.
Bi hautagaitzetarako baldintza berberak jarri zituen koalizioak: euskaraz eta gazteleraz jakitea, eta gutxieneko babesa izatea. EAJ, Atarrabia Taldea, Zabaltzen edo Atxikitakoen taldearen babesa; bi herriguneren babesa; edo 15 geroabaikideren babesa behar zuen lehendakaritzara aurkeztu nahi zuenak. Iruñeko alkate izan nahi zuenarentat, berriz, EAJ, Zabaltzen edo Atxikitakoen taldearen babesa, edo hiriguneko eskubide osoko 10 kideren babesa.
Izendapen ofizialak egiteko tramiteak falta dira orain; bihar zerrenda batzordeak emango die onespena, eta gero jarraimendu batzordeak berretsiko du. Duela lau urteko hautagai berberak izango ditu Geroa Baik, beraz.