Politika

Barkos: "Nafarroako Foru Hobekuntzaren erreforma txikia Kataluniako aldaketa sakonei aurre egiteko baliatu nahi dute PSOEk eta PPk"

Azkenaldian Nafarroako Foru Hobekuntza erreformatzeko aukeraren inguruko eztabaida zabaldu den arren, Uxue Barkos Nafarroa Bai koalizioaren Madrilgo Kongresuko diputatuak ez du uste aldaketa handirik gertatuko denik. UPN, PP eta PSOEren ahalegina erreforma txiki bat aurrera eramatea izango dela uste du Barkosek, Valentzian egin duten antzera, eta, hain justu, erreforma txiki horien bidez Kataluniatik aldarrikatzen diren sakoneko aldaketak atzera botatzen saiatuko direla. Foru Hobekuntzaren erreforma Nafarroako herritarrek bozkatzea ezinbestekoa dela uste du Nafarroa Baiko diputatuak.

2005eko uztailaren 15a
11:53
Entzun
"Foru Hobekuntzaren erreforma, Valentziako estatutuaren erreformarekin batera, eta, akaso, Aragoikoarekin, baliatu nahi dituzte PPk eta PSOEk Katalunian planteatzen ari diren sakoneko aldaketari aurre egiteko. Fronte bat osatu nahi dute, eta haren bidez Katalunia eragiten ari den tentsio politikoa desitxuratu, eta halaber, autogobernuan sakontzeko aldarrikapenak murriztu. Fronte horrek hiru bektore lituzke: Valentzia, Aragoi eta Nafarroa", adierazi du Barkosek ETB2ko 'El Punto' saioan egin dioten elkarrizketan.

Nolanahi ere, Nafarroaren Foru Hobekuntzaren aldaketari buruzko eztabaidari heltzea ezinbestekoa iruditzen zaio Nafarroa Bairen diputatuari: batetik, Nafarroak autogobernu maila txikia duelako, eta, bestetik, estatutu hori indarrean jarri zenean herritarrek ez zutelako hari erreferendumean baietz edo ezetz esateko aukerarik izan. "Oinarrizkoa da

Amejoramenduaren erreforma, Valentziako estatutuaren erreformarekin batera, eta, akaso, Aragoikoarena, baliatuko dituztela Katalunian planteatu nahi den sakoneko aldaketari aurre egitkeo. Fronte bat osatu nahi dute, eta desitxuratu Katalunia sortzen ari den tentsioa, eta, ondorioz, rebajatu Kataluniako aldarrikapenak. Hiru bektoreko fronte bat osatuko litzateke. "Oinarrizkoa da Foru Hobekuntzarne erreforma nafarren borondatearen galbahetik igarotzea. gogorarazi nahi dut gure estatutua ez zela erreferendum batea bozkatu, logikoa, desiragarria eta, batik bat, demokratikoa litzatekeen bezala", nabarmendu du.

Dena den, egun UPN eta PSN bultzatzen ari diren eztabaidaren emaitza ez du uste halakorik izango denik; aitzitik, bi alderdi nagusi horien artean estatutuaren adaketa txikia hitzartuko dutela uste du Barkosek, aurrerago aipatu bezala, erreforma horren bidez aldaketa sakonagoak desaktibatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.