Barkos: "Zaila da etorkizuna aurreikustea, benetako datuak mahai gainean izan gabe"

Geroa Baiko diputatuak beharrezkotzat jotzen du Barcinaren gobernuak egungo egoeraren eta aurrera begira dituen asmoen berri eman dezan, BERRIA.INFOri azaldu dionez.

2012ko ekainaren 15a
12:56
Entzun

Uxue Barkos Geroa Baiko parlamentariak "behar-beharrezkotzat" jo du UPN-PSN gobernuaren hausturaren ondotik Yolanda Barcinaren gobernuak azal dezan zeintzuk diren gobernuaren benetako kontuak, zein den gobernuak egoera honi irtenbidea emateko egiten duen proposamena, eta gobernuak hemendik aurrera zer nolako neurriak hartuko dituen. Hala adierazi dio Barkosek BERRIA.INFOri.

Hausturaren ondotik emango diren pausoak zehaztea "zaila" dela iritzi dio, baina uste du horretarako lehentasunezkoa dela "mahai gainean benetako datuak" izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.