Barkosek dio UPNk eta PSNk Geroa Bai-ri diotela beldurra, ez Amaiurri

2011ko azaroaren 16a
18:25
Entzun

Uxue Barkos Geroa Bai koalizioaren zerrendaburuak adierazi du UPN-PPk eta PSNk Nafarroako abertzaleen artean Geroa Bai koalizioari diotela beldurra, ez Amaiurri. "Geroa Baik Kongresuko talde aurrerakoian Nafarroa Bairen lekukoa hartzeari diote beldurra”, esan du Altsasun.

Igandeko hauteskundeetan "oso emaitza garrantzitsua" lortuko du Geroa Bai-k, Maria Solana hautagaiaren arabera, eta, ondorioz, uste du beste eragileek koalizioa azaroaren 20tik aurrera ere kontuan hartu beharko dutela.

Geroa Bai-k oinarrizko errenta handitzea proposatu du. Halaber, gizarte zerbitzuen sarea "osatzea eta indartzearen" alde egin du, eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako laguntzak erraztea proposatu du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.