ESPAINIAKO HAUTESKUNDEAK

Barkosek espero du bozetan herritarrek "Espainiako Gobernua iraultzea" erabakitzea

Hauteskundeen eguna kritikatu du EAJk, eta EH Bilduk "demokratizazio prozesu bat" hasteko aukeratzat jo ditu bozak.

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 2a
09:14
Entzun

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak atzo baieztatu zuen Espainiako Gorteetarako hauteskundeak abenduaren 20an izango direla. Bozen inguruan, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak espero du herritarrek Espainiako Kongresuaren osaera eta gobernua "iraultzea erabakitzea, Nafarroan foru hauteskundeetan hain sakon gertatu zen bezala".

"Azken lau urteetan ezarri diren politiken norabidea aldatzeari Nafarroak ekarpen aktiboa egiteko" nahia ere azaldu du Barkosek.

EH Bilduk, berriz, "aukera" gisa ikusten ditu hauteskundeak, "beste printzipio batzuetan" mugitzen diren indar politikoen artean "deszentralizazio prozesu bat" abia dezaten Espainiako Estatuan. Rebeka Ubera Aralarreko koordinatzaileak gogorarazi du 1978an, Espainiako Estatuko trantsizio politikoan, ez zela "hausturarik" izan aurreko erregimenarekiko, eta orduan sortutako estatu egiturak "Frankismoaren oinordeko" direla salatu du.

EAJk, berriz, hauteskundeen eguna izan du hizpide. Aitor Esteban EAJko diputatuaren arabera, Espainiako Gobernuaren "zentzugabekeriaren une gorena" da bozak abenduaren 20an egitea, iritzita "herritarrentzat eta bozketak ikuskatu behar dituzten funtzionarioentzat data zaila" dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.