Barkosen eta Urkulluren adierazpen bateratua, arratsaldean

"Giza duintasunean eta eskubideetan" oinarritutako elkarbizitzaren alde lan egiteko urratsal eskatu ditu Urkulluk.

Uxue Barkos presidentea, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS HIDALGO, EFE
2018ko maiatzaren 3a
17:35
Entzun

Uxue Barkos eta Iñigo Urkullu lehendakariek ostiral arratsaldean adierazpen bateratu bat egingo dute Bertizgo Jauregian (Nafarroan). Kanboko ekitaldian egoteari uko egin diote biek ere, gonbidapena jaso arren.

ETA desegitearen berri izan ostean, Urkulluk iluntzean hartu du hitza Bilbon egindako ekitaldi batean. Lehendakariak biktimak izan ditu gogoan eta elkarbizitzarako deia egin du, "konpromiso etikoan, giza duintasunean eta pertsona guztien eskubideetan" oinarrituz. "Gaur egun garrantzitsua da, ETAk gu asaldatzeari utzi diolako betirako".

Nafarroako Gobernuak ohar batean gogorarazi du ETAren amaiera gizarteak aspaldian eskatutako urratsa zela, baina kritikatu du azken adierazpen horretan eragindako "min bidegabea" aitortu ez izana. "Gure historiaren atal ilun baten aurrean gaude, ezaugarri nagusi terrorismoa, indarkeria eta mina dituena. ETAk aukera galdu du azken hamarkadetako errepaso kritikoa egin eta biktima guztiak onartzeko".  Horiek hala, exekutiboak nabarmendu du erakundearen azken adierazpenean ez dela biktimei buruzko hitzik esaten, "haiek dira komunikatu honetako hutsune handiena".

Hala, eta hirugarrrenik, autikritikarik ez egitea egotzi dio Nafarroako Gobernuak, gaitzetsiz "beste behin" bere sorrera eta ibilbidea "zuritzen" ahalegindu dela ETA azken komunikatuan. "ETAk ez zuen inoiz sortu behar, eta inork inoiz ez zuen pentsatu behar ideia edo proiektu bat indarkeriarekin defendatu zitekeenik. ETAren indarkeria terrorista bidegabea eta zuritu ezina da". Aurrera begira jarrita, Nafarroako Gobernua prest agertu da biktimen eskubideen alde lanean hasteko erakundearen amaierak sortu duen "testuinguru berrian".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.