Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak gaur goizean bidali die Sortu alderdi politiko berriaren erregistro orria Fiskaltzari eta Estatuaren abokatuari. Otsailaren 9an erregistratu zen Sortu, eta Alfredo Perez Rubalcabak iragarri zuen lehen presidenteorde, Barne ministro eta Gobernuko bozeramaileak erregistroa epaileen esku utziko zutela; Batasunaren segida dela adierazi zuen Rubalcabak ostiralean.
Gobernuak Fiskaltzari eta Estatuaren abokatuari emandako dokuementazioaren artean, Guardia Zibilaren txosten batek dio alderdia "ETAren zerbitzura" dagoela. Espainiako Poliziaren txosten bat ere bada; alderdia ustez nola sortu den esaten du txostenak eta Batasunarekiko ustezko loturez ere ari da.
Sortu-ren erregistroa
Barne Ministerioak gaur bidali die Sorturen erregistro orria Fiskaltzari eta Estatuaren abokatuari
Guardia Zibilaren txosten batek dio alderdi politikoa "ETAren zerbitzura" dagoela. Rubalcabak lehengo ostiralean zioen Batasunaren segida dela Sortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu